XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehoia eta Unikornioa koroagatik ari ziren lehian;
Batzuek eman zieten ogi zuria, beste batzuek ogi beltza;
- Garaile... ateratzen denak... koroa... eramaten du?- galdetu zuen, ahalik eta hoberen, korrikagatik arnasarik gabe geratzen hasi bait zen.
- Ez! esan
- Egingo zenidake... mesede bat
- Aski ona naiz
- Minutu bat ziztu bizian pasatzen da.
- Bandersnateh bat gelditzea bezain zaila da!.
Alicek ez zuen hitz egiteko amasarik, eta beraz isilean korri egin zuten, jendetza handi bat ikusi zuten arte, zeinaren erdian Lehoia eta Unikornioa liskarrean ari ziren.
Halako hauts hodeia egina zuten, Alicek nekez jakin bait zezakeen nor zen nor; baina laster lortu zuen Unikornioa bereiztea adarragatik.
Hatta, beste Mezularia, te-kikara bat esku batean eta ogi gurinaz bestean liskarra ikusten ari zen lekuan kokatu ziren.
- Gartzelatik atera berria da, eta tea amaitu gabe zeukan giltzapetu zutenean
- Zer moduz zaude, mutil? - segitu zuen, besoa Hattaren lepoaren inguruan lagunkoi jarriz.
Hattak inguruari begiratu eta burua mugitu zuen, eta ogi gurinduari ekin zion berriro.
- Zer moduz gartzelan, lagun? - esan zuen Haighak.
Hattak inguruan begiratu zuen berriz ere, eta oraingoan malko bat edo bi irristatu zitzaizkion masailetik behera; baina ez zuen hitzik ere esan.